Lege-oharra

© Sociedad Mercantil Estatal para la Gestión de la Innovación y las Tecnologías Turísticas, S.A.M.P. (SEGITTUR). Galarazita dago edozein bitarteko bidezko webgunearen kopia totala edo partziala, idatzizko baimena izan ezean. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Baldintza orokor hauek www.reactivatur.es webgunerako eta bertan agertzen diren produktu nahiz zerbitzuen informaziorako sarbidea eta erabilera arautzen dute. SEGITTURek doan eskaintzen die webgunea Interneteko erabiltzaileei. Webgunean sartzeak SEGITTURek argitaratutako bertsioaren Lege-oharreko xedapen guztiak erabat eta erreserbarik gabe onartzea dakar Erabiltzailea Atarian sartzen den unean. Ondorioz, Erabiltzaileak arretaz irakurri behar du Lege-oharra Ataria erabili behar duen bakoitzean, aldaketak jasan ditzake eta.

Webgunean eskaintzen diren zerbitzuen erabilera baldintza partikularren arabera ere arautuko da, eta, kasu bakoitzean, Lege-oharra ordeztu, osatu edota alda dezakete. Hori dela eta, zerbitzu horiek erabili aurretik, Erabiltzaileak zerbitzuei dagozkien baldintza partikularrak irakurri beharko ditu, eta baldintzak irakurritzat joko dira zerbitzuak erabiltze hutsarekin.

Era berean, Atariaren erabilera SEGITTURek Erabiltzaileari eskainitako abisu, erabilera-araudi eta argibideen araberakoa izango da. Dokumentu horiek ere Lege-oharra ordeztu, osatu edota alda dezakete.

Webgunearen bistaratzea, inprimatzea eta deskarga partziala baimentzen da soilik eta modu esklusiboan egoera hauetako batean:

1) www.reactivatur.es webgunearen helburuekin bateragarria bada
2) Informazioa erabilera pertsonal eta pribaturako lortu bada. Espresuki debekatzen da edukia merkataritza-helburuekin erabiltzea edo banatu, publikoki komunikatu, eraldatu edo deskonpilatzeko erabiltzea. Edonola ere, baliteke SEGITTURek onartzea eduki horiek argitaratzea edozein bitartekotan edo haiek hirugarrenek atzi dezaketen beste testuinguru batzuetarako erabili, banatu edo gehitzea.
3) Webgunean dauden edukiak inola ere ez badira aldatu.
4) Webgunean eskuragarri dauden grafiko, ikono edo irudi bat ere berarekin batera doazen beste irudietatik bereiz ez bada erabili, kopiatu edo banatu.

SEGITTURek bere gain hartzen du edozein unetan eta aldez aurretik ohartaraztera behartuta egon gabe webgunean dagoen informazioa, haren egitura eta aurkezpena eta sarbide-baldintzak aldatu eta eguneratzeko eskubidea.

SEGITTURek ez du bermatzen webgunea atzitzean edo bertako edukian etenaldi edo errorerik ez egotea, ezta webgunea eguneratuta egotea ere. Edonola ere, ahalik eta gehien saiatuko da errore horiek saihesten, konpontzen eta eguneraketak egiten.

Orri hauetan dagoen informazioa indarrean dago azken eguneratzea egin denetik. SEGITTURek eskubidea du aldaketak egiteko edo atariko egungo edukiak erabat edo partzialki kentzeko ahala uste duenean, baita sarbidea saihestu edo aldi baterako edo betirako kentzeko ere.

Scroll to top